Nekazal makinariaren IAT azterketa teknikoa. Hitzordua hartzeko: 943 62 63 00.
Ttipi-Ttapa: adinekoak sasoian egoteko egitasmoa. 65 urtetik gorako pertsonei bideratuta.
'Ahalduntze-margolanak' Autoezagutza, adierazpen eta kudeaketa emozionalen tailerra, Leire Markinezekin. 6 saio. 10,8 euro.
Sormenezko argazkigintza ikuspegi feministatik, Ura Iturralde Larrañagarekin. 8 saio. 14,40 euro.
'Energia komunitateak: bihur gaitezen gure enrgiaren kontsumitzaile aktibo!'.
AuzoEkin egitasmoaren barruan, proposamenak aurkezteko eta lehenesteko saio irekia, San Esteban hobetzeko.
Aralar papertegiko arau subsidiarioen aldaketa puntualaren aurkezpena.
EH Bilduren herri batzarra, Maddalen Iriarterekin.
A25ean emakumeak oholtzara igoko dira, eta horretarako lehen entsegua izango da.
'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Gaztelaniaz.
'Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erakusketa birtuala. 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'. Gipuzkoako dokumentu historikoetan ilustratutako eta irudikatuta fabriken, proiektuen eta makinen planoak eta mapak erakutsiko dira erakusketa birtual baten bidez.
Bambalina teatre practicable. 'Txotxongilo kontzientea'. Lau hamarkadatik gorako ibilbidean zehar, Valentziako Bambalina Teatre Pracicable konpainiak proposamen eszeniko interdiziplinarra garatu du, txotxongilo eta objektuen erabileratik abiatuta, eta erakusketan haietaz gozatu ahal izango dugu. Bambalinak, arte eszenikoetan txotxongiloa legitimatzeaz gain, publikoa bere adinaren arabera bereizten duten konbentzioak desitxuratu nahi ditu, entzule guztiak maisuki elkartzen dituzten obrak aurkeztuz.