Aizkardi mendi taldearen 40. Mendi Astea. Mendi ibilaldia.
Beteranoen partidua. Billabona FKE vs. Real Sociedad. 10:00-13:00. Puzgarriak. 12:00. Partidua.
10:30 - 14:00. Artisau eta ekoizleen azoka. 10:30 - 13:00. Gure Plaza Txo! ekimenak antolatutako pintxo lehiaketa. 12:00 - 12:30. Herriko gaztetxoen eskutik dantza eta musika erakustaldia. 18:00. Talo eta gaztaina jana elkartean.
'Marionetas desde tan cerca que las puedes tocar', Euskal Herriko Maletas Magicas taldearen eskutik. Ikuskizuna eta tailerra. Familia guztiari zuzendurik. 120 minutu. Gaztelaniaz. Haria. Nire izena Karlos da, eta txotxongilolaria naiz, jaialdi honen fruitua naiz, eta festibalak betetzen dituen 42 urte hauek dira ni lanbide honek irentsi dituen urteak.
Xexili Eguneko kontzertu berezia izango da, Leidor aretoan. Herriko bost musika taldek eskainiko dute emanaldia: Hodeiertz Abesbatza: Victor Galvan zuzendari berriarekin emango duten lehen kontzertua da. Hiru obra estreinatuko dituzte, horietako bi, Txoria Txori eta Ama begira zazu, Galvan berak moldatutakoak. Udal Txistulari Banda: Eduardo Mocoroaren txisturako moldaketa bat barne, hiru obra eskainiko dituzte Iñigo Azkueren zuzendaritzapean. GiroArte Dultzainero Taldea: Bi obra eskainiko dituzte, horietako bat lehen aldiz. Perkusio instrumentuek lagunduta arituko dira, eta estreinakoz batuko dituzte dultzainak, metalezko instrumentuak eta sokazko laukote bat. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra: Hiru obra interpretatuko dizute, horietako bat Garena taldearekin elkarlanean. Tolosako Udal Musika Banda: Bi obra estreinatuko ditu bandak, tartean Armeniako bost folk kantuz osatutako pieza berezi bat, musika banden errepertorioetan ohikoak ez diren erritmoak dituena.
17:00. 'Konpainia onak' pelikularen proiekzioa. Amaitzean. Filmean gertatzen diren egoera eta indarkeria mota ezberdinen inguruko solasaldia izango dute, kafe eta pasta batzuk lagunduta.
Itaiak antolatuta, Ibarrako Gazte Asanbladarekin batera. 17:00. 'Hitz egin dezagun indarkeriaz', Gaztetxean. Ondoren. Zine foruma. 'La asistenta' telesailaren I. atala.
'Nahiz ala naiz?' bakarrizketa Bea Egizabalekin. 5 euro.
'Soy una ciclopeta', Katalunia eta Erresuma Batuko Pea Green Boat taldearen eskutik. Familia guztiari zuzenduta. 50 minutu. Gaztelaniaz. Txotxongilo eta aktoreak. Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.
'Viva!', Frantziako La Loquace taldearen eskutik. 16 urtetik aurrera. 75 minutu. Gaztelaniaz. Objektu antzerkia. Diktadura betean, Espainiako Gerra Zibilaren ostean izandako feminizidio baten istorioa da VIVA!. Umorearen botere salbatzailea sekula ez ahaztu gabe, VIVA! ikuskizunak egintza indibidualetan dagoen erantzukizun kolektibo inplizitua aztertzen du, gizarte batek bere funtsa zuzentzeko, eraldatzeko duen gaitasuna.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Madagaskarrerako betaurreko bilketa. Alegiako herri eskolan, Aralar institutuan eta kultur etxean.
'Adierazteko moduak... irudiak eta mezuak' erakusketa ikusgai ganbaran. Carmen Mateo Orusen akuarelak, Xabier Olano Jauregiren eskulturak eta Silvia Mateo Orusen olerkiak.
Erakusketa solidarioa, Naiara Delgado Perezen akuarelak. Azaroaren 17tik 27ra 3 taberna oporretan egongo da.
'Egiaren datuak' erakusketa, kalean eta udal eraikinean. Genero indarkeriaren inguruko hainbat datu eta eszena islatuko ditu.
Txetxo Gaztañaga. Kartel erakusketa. Txetxo Gaztañagari egindako omenaldi modura antolatutako kartel erakusketa ibilbide bisual bat da, Euskal Herriko diseinatzaile grafiko eraginkorrenetako baten bizitzan eta lanetan barna. 20 urte baino gehiagoz Topic eta TEE erakundeekin lankidetza estuan aritu zen, eta Titirijai jaialdiaren historiaren eta garapenaren parte funtsezkoa izan zen. Erakusgai dauden kartel bakoitzak bere komunikazio bisualaren maisutasuna islatzen du, baita euskal kulturarekin eta identitatearekin zuen konpromisoa ere, eta forma sinpleen eta kolore deigarrien bidez mezu indartsuak transmititzeko zuen gaitasuna.
Txotxongilo erakusketa Tolosako saltokietako erakusleihoetan. Topic-ek Tolosa&Co-rekin bate-ra txotxongilo erakusketa bat an-tolatuko du Tolosako saltokietako erakusleihoetan, Titirijai jaial-diarekin batera. Edizio honetan, Nafarroako Gobernuak Topic-i utzitako Retablo de Figurillas konpainiaren txotxongiloak izango ditugu ikusgai.
'Error 504', Angeles de Traporen eskutik, Malaga. 7 urtetik aurrerakoentzat. 50 minutu. Hitzik gabea. Mahai txotxongiloa. Error 404 haur eta gazteei zuzenduriko hitzik gabeko ikuskizun bat da. Ikusle horiek geroz eta ohituago daude teknologia berrietara, Steve gure pertsonaia nagusia bezalaxe: bizitza sinple eta ohikoa duen gaztea, geroz eta murgilduago dago teknologia-gailuz beteriko mundu batean.
Galtzagorriren eskutik, 'Itsaspeko bihotzak'. Euskarazko haur literaturan oinarrituta, genero berdintasuna eta hezkidetza lantzeko espazioa.