2024/11/24 12:00
Xexili Eguneko kontzertu berezia izango da, Leidor aretoan. Herriko bost musika taldek eskainiko dute emanaldia:
Hodeiertz Abesbatza: Victor Galvan zuzendari berriarekin emango duten lehen kontzertua da. Hiru obra estreinatuko dituzte, horietako bi, Txoria Txori eta Ama begira zazu, Galvan berak moldatutakoak.
Udal Txistulari Banda: Eduardo Mocoroaren txisturako moldaketa bat barne, hiru obra eskainiko dituzte Iñigo Azkueren zuzendaritzapean.
GiroArte Dultzainero Taldea: Bi obra eskainiko dituzte, horietako bat lehen aldiz. Perkusio instrumentuek lagunduta arituko dira, eta estreinakoz batuko dituzte dultzainak, metalezko instrumentuak eta sokazko laukote bat.
Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra: Hiru obra interpretatuko dizute, horietako bat Garena taldearekin elkarlanean.
Tolosako Udal Musika Banda: Bi obra estreinatuko ditu bandak, tartean Armeniako bost folk kantuz osatutako pieza berezi bat, musika banden errepertorioetan ohikoak ez diren erritmoak dituena.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?