Familian sukaldatu: sushi lantegia. Irakinek antolatuta. HH2-HH3ko haurrei zuzendurik. Heldu bat eta haur bat. 6 euro.
Lugatzek deitutako elkarretaratzea. Irunen gizon batek bere ama erail duela salatzeko.
Irunen gizon batek bere ama erail duela salatzeko elkarretaratzea, Askamarek deituta.
Roge Blascoren eta Francesc Bailonen 'Inuit herria. Ipar Handiko ehiztariak'. Gaztelaniaz. Francesc Bailon, kultura artikoetan espezializatutako antropologoa da, eta Roge Blasco, bidaietan eta abenturetan aditua den kazetaria. Inuit herri indigenaren bizimodu eta tradizioen inguruko hitzaldia eskainiko dute.
Larraitz Aranbururen eskutik “Zirkuaren matematika" hitzaldia, helduentzat eta euskaraz.
Joseba Alberdiren argazkiak daude ikusgai. Inguruko animalia basatien argazkiak eta naturako irudiak.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Aurrez aurrekoa. Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi. 14 ordu. Euskaraz.
Herriko 9 saltokik apainduko dituzte euren erakusleihoak emakume zientzialari baten omenez: Trinkete taberna, Irurako ostatua, Ametz estankoa, Xare okindegi-kafeteria, Muhi janari denda, Triku ile-apaindegia, Tximak ile-apaindegia, Farmazia Bakarne Arrue Otegi eta Irura okindegia.
10:30-13:00 eta 16:00-20:00. Tolosaldea Sahararekin elkarteak saharar herriaren aldeko bilketa egingo du. Lekaleak, hegaluzea eta sardinak, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, pardelak eta eskolako materiala.
Aurrez aurrekoa. Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Interesgunea liburutegian: emakume zientzialariak. Emakume zientzialariei buruzko liburuen erakusketa jarriko da liburutegian.
Mikel Garmendia Uranga alegiarraren pintura erakusketa. Oleoak collage ukituarekin. Asteazkenetik igandera, 17:30etik aurrera. Asteburuetan 12:00etatik aurrera.