'Vivir sin amargarse' ikastaroa, Pepa Bojorekin. Gure emozioak kudeatu eta gure pentsamendua eraldatzeko. 6 saio. Emakumeentzat. 5 euro. 16:00-17:30. A taldea. 18:00-19:30. B taldea.
'Fruta-arboletako lurraren mikrobiologia eta osasunaren maneiua'. Ruben Flamarique Urdinekin. Gazteleraz.
Gimnasioko erabiltzaileekin batzarra. Urteko batzarra egiteko batzar parte hartzailea.
Zubimusuk deituta, 'Egin dezagun bat, elkarbizitzaren alde!' lelopean elkarretaratzea.
Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Tolosako Udal liburutegiarekin elkarlanean. Oihana Iguaran formatzaile lanetan. 5 saio. Euskaraz. Matrikula: 9 euro.
Bizikletaren mekanika, Tolosako Zumardia elkartearekin elkarlanean. Gurpilguneko Idoia Elosegirekin. 4 saio. Euskaraz eta gaztelaniaz. Matrikula: 7,20 euro.
Irakurle Kluba Danele Sarriugarteren 'Azala erre' eleberria landuz.
Gimnasioko erabiltzaileentzat bilera, makina berrien erabileraz hitz egiteko.
Bost hamarkada hauetan zehar, L’Estaquirot Teatre antzerki komunitatearentzat inspirazio iturri izan da, bere ekoizpen berritzaileekin eta bikaintasun artistikoarekiko duen konpromiso sendoarekin ikusleak liluratuz
Joseba Alberdiren argazkiak daude ikusgai. Inguruko animalia basatien argazkiak eta naturako irudiak.
'Kurt' Didier Dordeins-en pintura erakusketa. Didier Dordeins, Kurt ezizenez ezaguna, euskal artista garaikidea da, eta bere sormen-ibilbidean Ozeano Bareko bidaietan aurkitu zuen Didierrek pinturarako zaletasuna, bere sustraietatik urruntzeak eta bere kultura besteekin partekatzeko gogoak bultzatuta. Iparraldera Itzulitakoan bere jaioterriko eguneroko bizitzari, jai-ospakizunei eta paisaia koloretsuei begirada bat eskainiz margotzen jarraitu zuen, sentimendu poetiko bat transmititzen du bere koadroetan. Asteazkenetik igandera, astegunez 17:30etatik aurrera eta asteburuetan 12:00etatik aurrera.
Aurrez aurrekoa. Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. 20 ordu. Gaztelaniaz.
Tutorearen bisita. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da: tutor.ikaztegieta@kzgunea.net helbide elektronikoan edo 945 06 25 55 telefonora deituz.
Kulturatik, Kultur Egileak Palestinarekin. 'Genozidioa Stop!'.