2024/11/24 18:30

Titirijai

Titirijai
Leidor antzokia, Tolosa

'Soy una ciclopeta', Katalunia eta Erresuma Batuko Pea Green Boat taldearen eskutik. Familia guztiari zuzenduta. 50 minutu. Gaztelaniaz. Txotxongilo eta aktoreak.

Eskola-jazarpenaz eta honek protagonistarentzat dakarren estigmatizazioaz hitz egiten du ikuskizunak. Alegiazko munduan, Odeta bere kabuz dabil, Polifemo ziklopeak eta Odiseok pertsonifikatzen dituzten itzalen eta argien artean. Pertsonaia zaintzaile horiekin biziko dituen egoerak irakaskuntza bat dira, eguneroko bere mundura bueltatu ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!