13:00. Jubilatuen hamaiketakoa, herriko ostatuan. Ondoren. Dantzaldia. 18:00. Sagardo dastaketa Izer eta Narbaiza trikitilariekin. 22:30. II. Mozorro lehiaketa. 23:00. Joxe Mendizabalekin dantzaldia.
Alkoholiko Anonimoen Tolosako Uzturre taldeak, hurrengo ostegunean, hilak 29, bilera irekia egingo du arratsaldeko 19:30etan, alkoholismoaren eta bere ondorio eta irtenbideen inguruan hitz egiteko. Bilera Tolosako San Esteban auzoan izango da, San Juan kaleko 20 portaleko bigarren solairuan. Alkoholismoari buruzko informazioa eskuratu nahi duen pertsona edo senide oro ongietorria izango da.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.