2024/05/10 - 2024/06/01 00:00
Mertxe Amondarainek Gazaren inguruan sortu dituen ilustrazioak ikusi ahal izango dira erakusketetan.
Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz.
Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?