Ludotekako haur eta begiraleak herrian zehar ibiliko dira Uraren Eguna ospatzen. Herritarrei gonbita luzatu diete leiho eta balkoietatik ur baldekadak botatzeko.
Santa Klara irlara irteera, Donostiara. LH6-DBH 4 bitarteko gazteei zuzendurik.
16:00. Umeentzako merienda, futbolin eta pinpon. 16:30. Adin guztientzako zirku tailerra, Zurrumurru zirku teatro. 18:30. Kontzertu akustikoa. Ilargi, Etzandak antolatuta. 21:00. Zahagiardoa. 22:30. Zentzu okerra eta Hauek taldeen kontzertua.
Tolosaldean uda igaroko duten hamar haur saharar errefuxiatuei harrera. Tolosaldeko udaletako ordezkarien agurra, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako pagoa landatuko dute eta merienda izango dute.
Villabonako Santio Txapelketa 2024. XII. Antton Pebet Memoriala. Canabal-Garmendia (Oberena-Lapke) vs. Rekalde-Bullon (Txumuluxueta). Arribillaga-Roldan (Lagunak-Barañain) vs Irribarria-Oliden (Lapke). Karregal-Aranguren (Adiskide-Eple) vs Landa-Alduntzin (Zugarralde).
Mucalinda taldearen kontzertua. Nerea Munilla, Igor Iturria, Alvaro Urbano eta Dani Ayala osatzen dute Mucalinda, eta musikalki flamenkoa, fusioa, rumba eta latinoa nahasten dute. Giro alaia eta dantzagarria proposatzen dute.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Ur Marako arte egonaldia. Zientzia eta naturari lotutako esperimentazioa eta prestakuntza artistikoko egonaldiak.
Tolosako auzolandegiak, ingurumenekoa edo artistikoa. 11-17 urte bitarteko gazteentzat. Auzolandegiak amaitzean Sendavivira joango dira.
Sergio De la Fuente Carballoren 'Karikatura eta ilustrazioak' erakusketa.