Lilatoiaren 34. edizioan Ikaztegietako emakume talde batek parte hartuko du. 08:17. Korri egitera doazen emakumeek hartuko duten trena. 09:13. Animatzera doazen herritarrek hartuko duten trena.
2 kilometroko ibilbidea herrian barrena, 10:00etatik 14:00etara, 10 gune desberdinekin. Lehen gunea: Hasiera gunea. Plazan izango da 10:00etatik aurrera. Edozein momentutan hasi ahalko du jendeak zirkuitua. 2. gunea: Ardien gunea. Ardi latxaren azpi-arraza desberdinen erakusketa. Ilea nola mozten zaien eta nola jezten diren erakutsiko da. 3. gunea: Asto itzuliak haurrentzat. Astotrek enpresari esker. 4. gunea: Euskal artzain txakurraren erakustaldia. Ardiak nola bildu eta txakurrak nola lan egiten duen ikusteko aukera. 5. gunea: Artzainen lan tresnen erakusketa. Andres Etxeberria herriko artzainak egindako tresnen erakusketa eta Aranzadiren artzaintzaren inguruko erakusketa uztartuko dituzte eliza atarian. 6. gunea: Herriko musikariak eta photocall-a. Belazeak atzean dituztela argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko aukera. 7. gunea: Haurren txokoa. 8. gunea: Gazta dastaketa azkarra. Herriko artzain gazteen azalpenekin, ordu erdiro. 9. gunea: Azoka gastronomikoa. Frontoian. Bazkaltzeko aukera ere egongo da. - Gazpio artegira 3 bisita: 10:00etan, 11:30ean eta 13:00etan. Aurrez izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 56 77 30 telefono zenbakira deituta.
Antuxuna ta Patx taldea. Itoiz taldearen abestiak izan dira aitzakia. Itoizezank ikuskizuna.
Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak 'Gure basoak' izeneko komikia ondu du, Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' programaren bidez. Eñaut Amasa-Villabonan bezala, beste lau komikilarik egonaldiak egin dituzte beste lau herritan, eta bost komikiak liburu batean argitaratuko ditu Udalbiltzak. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Migel Zeberio Etxetxipiaren argazkiak. Marea beltzaren aurka Hondarribiko arrantzaleek egindako lana jasotzen da Zeberioren argazkietan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Pedagogia ludikoko ikastaroa. Zirkuan gazteentzako hezitzaile ludiko izateko eta oinarrizko trebetasunak lortzeko.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Aurrez aurrekoa. 'Oinarrizko internet. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Smartphoneak eta tabletak. Zure android gailua erabiltzen ikasi'. 14 ordu. Gaztelaniaz.