2024/03/03 10:00 - 14:00

Be! Artzain Kultura Asteburua

Be! Artzain Kultura Asteburua
Berastegi

2 kilometroko ibilbidea herrian barrena, 10:00etatik 14:00etara, 10 gune desberdinekin.

  • Lehen gunea: Hasiera gunea. Plazan izango da 10:00etatik aurrera. Edozein momentutan hasi ahalko du jendeak zirkuitua.
  • 2. gunea: Ardien gunea. Ardi latxaren azpi-arraza desberdinen erakusketa. Ilea nola mozten zaien eta nola jezten diren erakutsiko da. 
  • 3. gunea: Asto itzuliak haurrentzat. Astotrek enpresari esker.
  • 4. gunea: Euskal artzain txakurraren erakustaldia. Ardiak nola bildu eta txakurrak nola lan egiten duen ikusteko aukera.
  • 5. gunea: Artzainen lan tresnen erakusketa. Andres Etxeberria herriko artzainak egindako tresnen erakusketa eta Aranzadiren artzaintzaren inguruko erakusketa uztartuko dituzte eliza atarian.
  • 6. gunea: Herriko musikariak eta photocall-a. Belazeak atzean dituztela argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko aukera.
  • 7. gunea: Haurren txokoa.
  • 8. gunea: Gazta dastaketa azkarra. Herriko artzain gazteen azalpenekin, ordu erdiro.
  • 9. gunea: Azoka gastronomikoa. Frontoian. Bazkaltzeko aukera ere egongo da.

- Gazpio artegira 3 bisita:

  • 10:00etan, 11:30ean eta 13:00etan. Aurrez izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 56 77 30 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!