Asteazkena, apirilak 7



10:00

Bizikleta irteera

Larraul

Larraul-Anoeta bizikleta irteera bidegorritik, eta Anoetan jolasak. 7-18 haur eta gazteei zuzendurik. Bi euroko kostua du jarduerak. Izen-ematea: Larraulgo liburutegian martxoaren 31n, 16:30-17:30 artean edo Asteasuko Mattin liburu-dendan.

Bizikleta irteera

Larraul-Anoeta bizikleta irteera bidegorritik, eta Anoetan jolasak. 7-18 haur eta gazteei zuzendurik. Bi euroko kostua du jarduerak. Izen-ematea: Larraulgo liburutegian martxoaren 31n, 16:30-17:30 artean edo Asteasuko Mattin liburu-dendan.


11:00

Aste Santua. Ludoteka

Amezketa

Kirol eguna. Goizean, 11:00-13:00 artean herri kirolak izango dira, HH4-LH3 bitarteko haurrentzat. Fernando Amezketarraren plazan elkartuko dira. Arratsaldean, 16:30-18:30 artean frontenisen ariko dira, LH4-LH6 arteko haurrak. Fernando Amezketarraren plazan elkartuko dira eta norberak bere raketa eraman beharko du.

Aste Santua. Ludoteka

Kirol eguna.

Goizean, 11:00-13:00 artean herri kirolak izango dira, HH4-LH3 bitarteko haurrentzat. Fernando Amezketarraren plazan elkartuko dira.

Arratsaldean, 16:30-18:30 artean frontenisen ariko dira, LH4-LH6 arteko haurrak. Fernando Amezketarraren plazan elkartuko dira eta norberak bere raketa eraman beharko du.


16:30

Odol ematea

Kultur etxea, Amezketa

Gipuzkoako Odol Emaileak Amezketan izango dira, herritarrek odola eman dezaten. Odola eman nahi duenak ordua hartu beharko du 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Odol ematea Kultur etxea

Gipuzkoako Odol Emaileak Amezketan izango dira, herritarrek odola eman dezaten.

Odola eman nahi duenak ordua hartu beharko du 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta.


19:00

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Yo soy Sam' pelikula proiekzioa. Doan. Sean Penn eta Michelle Pfeiffer aktore ezagunak protagonista diren film honetan autismoaren espektrua jarriko dute lehen lerroan. Emakume batek adimen-urritasuna duen aitaren esku utziko du alaba jaioberria. Alabak 7 urte dituenetik aitak baino gaitasun handiagoa izaten hasiko da. Filmak Samek eta Lucyk dituzten zailtasunak kontatuko ditu. Baina, estatuak zalantzan jarriko du Samek bere alaba hezteko duen gaitasuna, eta zaintza galarazi diezaiokeen epaiketa bati aurre egin beharko dio.

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa Gurea antzokia

Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Yo soy Sam' pelikula proiekzioa. Doan.

Sean Penn eta Michelle Pfeiffer aktore ezagunak protagonista diren film honetan autismoaren espektrua jarriko dute lehen lerroan. Emakume batek adimen-urritasuna duen aitaren esku utziko du alaba jaioberria. Alabak 7 urte dituenetik aitak baino gaitasun handiagoa izaten hasiko da. Filmak Samek eta Lucyk dituzten zailtasunak kontatuko ditu. Baina, estatuak zalantzan jarriko du Samek bere alaba hezteko duen gaitasuna, eta zaintza galarazi diezaiokeen epaiketa bati aurre egin beharko dio.


19:00

Tolofolk

Kultur etxea, Tolosa

Luis Astiasaran. Hitzaldia eta erakusketa.

Tolofolk Kultur etxea

Luis Astiasaran. Hitzaldia eta erakusketa.


19:30

Elkarretaratzea

Plaza, Alegia

Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, larriki dauden euskal presoen osasun eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira.

Elkarretaratzea Plaza

Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, larriki dauden euskal presoen osasun eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.



Erakusketa. 'SOS Sahara'

3 taberna, Tolosa

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.

Erakusketa. 'SOS Sahara' 3 taberna

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan.

Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.
Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.



Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua'

Aranburu jauregia, Tolosa

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.

Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua' Aranburu jauregia

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean.

Informazio gehiago hemen.



Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala, Abaltzisketa

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 

Txindokiko Itzala Txindokiko Itzala

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 



10:30
12:30

Txotxongilo tailerrak. Topic

Topic, Tolosa

Apirilaren 6tik apirilaren 9ra, egunero eta 10:30etik 12:30era, sei urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean lantegia desberdina izaten da eta, beraz, prezio hauek ezarri ditu Topic museoak egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro.  Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz. 

Txotxongilo tailerrak. Topic Topic

Apirilaren 6tik apirilaren 9ra, egunero eta 10:30etik 12:30era, sei urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean lantegia desberdina izaten da eta, beraz, prezio hauek ezarri ditu Topic museoak egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro. 

Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz.