2021/04/06 - 2021/04/09 10:30

Txotxongilo tailerrak. Topic

Txotxongilo tailerrak. Topic
Topic, Tolosa

Apirilaren 6tik apirilaren 9ra, egunero eta 10:30etik 12:30era, sei urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean lantegia desberdina izaten da eta, beraz, prezio hauek ezarri ditu Topic museoak egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro. 

Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!