2021/04/07 19:00

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa
Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, 'Yo soy Sam' pelikula proiekzioa. Doan.

Sean Penn eta Michelle Pfeiffer aktore ezagunak protagonista diren film honetan autismoaren espektrua jarriko dute lehen lerroan. Emakume batek adimen-urritasuna duen aitaren esku utziko du alaba jaioberria. Alabak 7 urte dituenetik aitak baino gaitasun handiagoa izaten hasiko da. Filmak Samek eta Lucyk dituzten zailtasunak kontatuko ditu. Baina, estatuak zalantzan jarriko du Samek bere alaba hezteko duen gaitasuna, eta zaintza galarazi diezaiokeen epaiketa bati aurre egin beharko dio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!