'TicketBAI, zer da? Nori eragiten dio?' jardunaldia Tolosaldea Garatzenek antolatuta. Online eskainiko da. Hizlariak: Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua eta Maria del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia. Informazio gehiago eta izen-emateak hemen.
Maite Francoren ipuin kontaketa bat izango da kultur etxean 17:00etatik aurrera, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Saio horretara joan nahi dutenek 16:45erako kultur etxeko sarreran egon beharko dute, segurtasun neurri guztiak bermatzeko.
Ipuin kontaketa: 'Emakumeak=kontatzen'. Ana Apikaren eskutik. Euskaraz, 5 urtetik gorakoentzat, gonbidapena eskatzen du.
Martxoak 16 eta 23; eta apirilak 13, 20 eta 27 (18:00-20:00). Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormen tailerra, kultur etxean. Prestatzailea: Oihana Ugarte. Matrikula: 5 euro.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Mintza gaitezen... ezezagun handiei buruz. Cookie-ak, zalantza orokorrak. Online, Youtube-ko Kzguneatic-en. Euskaraz.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Fraisoro eskolak antolatuta, Landare adierazleak. Ezagutu zure lurraren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez ikastaroa. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 23an, 24an eta 25ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus