Ostirala, urriak 2



17:00

Ipuin kontalaria

Elizan, Alkiza

Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren bisita. Ameli & Xirrikituen jostunek ipuin kontaketa. Lau urtetik gorako haurrentzat saioa. Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli, Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna eta halako balioak dira bere kontakizunen oinarria. Ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izarren artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Gustukoen dituen baliabideekin ariko da: bertsoak, kantuak, interpretazioa eta garrantzitsuena... bizipoza! Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.

Ipuin kontalaria Elizan

Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren bisita.

Ameli & Xirrikituen jostunek ipuin kontaketa. Lau urtetik gorako haurrentzat saioa.

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli, Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna eta halako balioak dira bere kontakizunen oinarria. Ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izarren artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Gustukoen dituen baliabideekin ariko da: bertsoak, kantuak, interpretazioa eta garrantzitsuena... bizipoza!

Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.


18:00

Bertso saioa

Iriarte kultur etxea, Zizurkil

Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedez antolatutako Pello Mari Otaño ikerketa bekaren aurkezpena urriaren 2an izango da, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, 18:00etan, Kilometroak Astearen barruan. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak Aiztondoren zirtotsari buruzko proiektua ezagutu ahalko da aurkezpenean. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa biltzen eta ikertzen ari dira, ondoren haren aplikazioa egin eta eskualdeko ikastetxeetan lantzeko.  Behin ikerketa bekaren inguruko xehetasunak emanda, eta Kilometroak antolatzen ari den egitarau bereziaren barruan, bertso saioa egingo da Zizurkilgo Intxaur frontoian, 19:00etatik aurrera. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Amaia Agirre izango da saioaren gidaria eta gai jartzailea. 

Bertso saioa Iriarte kultur etxea

Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedez antolatutako Pello Mari Otaño ikerketa bekaren aurkezpena urriaren 2an izango da, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, 18:00etan, Kilometroak Astearen barruan.

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak Aiztondoren zirtotsari buruzko proiektua ezagutu ahalko da aurkezpenean. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa biltzen eta ikertzen ari dira, ondoren haren aplikazioa egin eta eskualdeko ikastetxeetan lantzeko. 

Behin ikerketa bekaren inguruko xehetasunak emanda, eta Kilometroak antolatzen ari den egitarau bereziaren barruan, bertso saioa egingo da Zizurkilgo Intxaur frontoian, 19:00etatik aurrera. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Amaia Agirre izango da saioaren gidaria eta gai jartzailea. 


19:30

Amalur jardunaldiak

Leidor antzokia, Tolosa

Pintxotan... Erroman? Erroma da hiri nagusi arte kontuetan, baina gastronomia kontuetan ere bai, eta ezin ahaztu hori ere arte mota bat dela. Baina ibil al daiteke pintxotan Erroman? Hona hemen gonbita horretarako, eta, bide batez, sekretu txiki asko dituen mundu bat aurkituko du benetako Erroma bizi nahi duenak.  Livia Paretti erromatarra da jaiotzez eta italiar-frantziarra sorburuz, eta 20 urte daramatza Bartzelonan bizitzen. Beti izan du gastronomia bizitzako parte, neska koskorra zenetik, gozamen, jolas eta ezagutza gisa ulertuta. Liviak bidaietako oroitzapen gastronomikoak ekartzen ditu maletan, eta sufritu egiten du gehiago ez zaizkiola kabitzen ikustean. Zalantzarik ere ez du egiten leku berezi batean jateko bi ordutik gora gidatu behar badu ere. Sarri kudeatzen ditu Italiako gastronomia sustatzeko proiektuak Espainian, eta duela 7 urtez geroztik Accademia italiana de la Cucinako ordezkaria da. Doakoa. Gaztelaniaz.

Amalur jardunaldiak Leidor antzokia

Pintxotan... Erroman?

Erroma da hiri nagusi arte kontuetan, baina gastronomia kontuetan ere bai, eta ezin ahaztu hori ere arte mota bat dela. Baina ibil al daiteke pintxotan Erroman? Hona hemen gonbita horretarako, eta, bide batez, sekretu txiki asko dituen mundu bat aurkituko du benetako Erroma bizi nahi duenak.

 Livia Paretti erromatarra da jaiotzez eta italiar-frantziarra sorburuz, eta 20 urte daramatza Bartzelonan bizitzen. Beti izan du gastronomia bizitzako parte, neska koskorra zenetik, gozamen, jolas eta ezagutza gisa ulertuta. Liviak bidaietako oroitzapen gastronomikoak ekartzen ditu maletan, eta sufritu egiten du gehiago ez zaizkiola kabitzen ikustean. Zalantzarik ere ez du egiten leku berezi batean jateko bi ordutik gora gidatu behar badu ere. Sarri kudeatzen ditu Italiako gastronomia sustatzeko proiektuak Espainian, eta duela 7 urtez geroztik Accademia italiana de la Cucinako ordezkaria da.

Doakoa. Gaztelaniaz.



10:00
19:00

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa

Topic, Tolosa

Ordutegia.  Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00. Astelehenetan itxita. Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.

Formosako Txotxongilo Antzerkia. Erakusketa Topic

Ordutegia. 

Asteartetik igandera, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Astelehenetan itxita.

Taiwanek teatro tradizionala mantendu du oso modernoa den gizarte batean; tenpluekin batera txotxongiloen irudikapena egoten da txotxongiloentzako telebistako kanalean eta munduko txotxongiloen film estudio handienean.



18:00
20:30

Erakusketa. Seve Iglesias

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Seve Iglesiasen pintura erakusketa.  Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 11:30-14:00. Bertako artista oparo honen erakusketa berri bat, batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanak osatuta. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin, baina azken etapa honetan sortutako pintura abstrakto batzuez ere gozatu ahal izango da.

Erakusketa. Seve Iglesias Gurea erakusketa gela

Seve Iglesiasen pintura erakusketa. 

Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30.

Larunbatetan: 11:30-14:00.

Bertako artista oparo honen erakusketa berri bat, batez ere azken bi urteetan sortutako pintura lanak osatuta. Nagusiki lan figuratiboak dira, bertako paisaia ugarirekin, baina azken etapa honetan sortutako pintura abstrakto batzuez ere gozatu ahal izango da.



Erakusketa. Kilometroak

Atxulondo kultur etxea, Zizurkil

Kilometroak historian zehar erakusketa Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean

Erakusketa. Kilometroak Atxulondo kultur etxea

Kilometroak historian zehar erakusketa Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean



Tolosako Abesbatza Jaialdia 2020

CIT, Tolosa

Abono salmenta CITen edo https://tickets.kutxabank.es  Helduen abonua: 50 euro.

Tolosako Abesbatza Jaialdia 2020 CIT

Abono salmenta CITen edo https://tickets.kutxabank.es 

Helduen abonua: 50 euro.



Material bilketa

Maxi Eroski, Tolosa

Larrialdi egoerari tamainako erantzuna. Euskal Herri mailako janari bilketa. Zaporeak elkarteak deituta.

Material bilketa Maxi Eroski

Larrialdi egoerari tamainako erantzuna. Euskal Herri mailako janari bilketa. Zaporeak elkarteak deituta.


Janari bilketa

Berastegi

Larrialdi egoerari tamainako erantzuna. Euskal Herri mailako janari bilketa. Zaporeak elkarteak deituta, Moriako errefuxiatuei eskaintzeko. Berastegin herriko dendan egingo da janari bilketa.

Janari bilketa

Larrialdi egoerari tamainako erantzuna. Euskal Herri mailako janari bilketa. Zaporeak elkarteak deituta, Moriako errefuxiatuei eskaintzeko. Berastegin herriko dendan egingo da janari bilketa.


17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.