2020/10/02 18:00
Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedez antolatutako Pello Mari Otaño ikerketa bekaren aurkezpena urriaren 2an izango da, Zizurkilgo Iriarte kultur etxean, 18:00etan, Kilometroak Astearen barruan.
Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak Aiztondoren zirtotsari buruzko proiektua ezagutu ahalko da aurkezpenean. Aiztondo bailaran izan den zirto tradizioa biltzen eta ikertzen ari dira, ondoren haren aplikazioa egin eta eskualdeko ikastetxeetan lantzeko.
Behin ikerketa bekaren inguruko xehetasunak emanda, eta Kilometroak antolatzen ari den egitarau bereziaren barruan, bertso saioa egingo da Zizurkilgo Intxaur frontoian, 19:00etatik aurrera. Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Haritz Mujika eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira bertsotan. Amaia Agirre izango da saioaren gidaria eta gai jartzailea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?