2020/10/02 17:00

Udazken kulturala Alkizan

Udazken kulturala Alkizan
Elizan, Alkiza

Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren bisita.

Ameli & Xirrikituen jostunek ipuin kontaketa. Lau urtetik gorako haurrentzat saioa.

Herriz herri eta auzoz auzo, ipuinak ametsez josten aritzen den neska gaztea da Ameli, Hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna eta halako balioak dira bere kontakizunen oinarria. Ipuinen mundu magikoa sortu, eta zeruko izarren artean kulunkatuz, bertan murgildu nahi du entzulea. Gustukoen dituen baliabideekin ariko da: bertsoak, kantuak, interpretazioa eta garrantzitsuena... bizipoza!

Izena emateko: kultura@alkiza.eus edo 688 604 446.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!