2020/10/02 19:30

Amalur jardunaldiak

Amalur jardunaldiak
Leidor antzokia, Tolosa

Pintxotan... Erroman?

Erroma da hiri nagusi arte kontuetan, baina gastronomia kontuetan ere bai, eta ezin ahaztu hori ere arte mota bat dela. Baina ibil al daiteke pintxotan Erroman? Hona hemen gonbita horretarako, eta, bide batez, sekretu txiki asko dituen mundu bat aurkituko du benetako Erroma bizi nahi duenak.

 Livia Paretti erromatarra da jaiotzez eta italiar-frantziarra sorburuz, eta 20 urte daramatza Bartzelonan bizitzen. Beti izan du gastronomia bizitzako parte, neska koskorra zenetik, gozamen, jolas eta ezagutza gisa ulertuta. Liviak bidaietako oroitzapen gastronomikoak ekartzen ditu maletan, eta sufritu egiten du gehiago ez zaizkiola kabitzen ikustean. Zalantzarik ere ez du egiten leku berezi batean jateko bi ordutik gora gidatu behar badu ere. Sarri kudeatzen ditu Italiako gastronomia sustatzeko proiektuak Espainian, eta duela 7 urtez geroztik Accademia italiana de la Cucinako ordezkaria da.

Doakoa. Gaztelaniaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!