Unipapel

Unipapeleko zuzendaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak biharko

Ataria 2014ko otsailaren 4a

Sindikatuak langile guztiei egin die dei bihar 8:30ean enpresa atarian biltzeko. Bestalde, ELAko Mikel Zabaletak atzo enpresaren atarian gertatutakoaren berri eman du. Ertzaintzak langileen kontrako indarkeria delituarengatik inputatu du Zabaleta, eta elkartasuna adieraztera joandako Antaliseko beste langile bati ere desobedientzia delitua leporatu diote. Entzun elkarrizketa:

Atzoko liskarren ondotik langileen ordezkariak eta zuzenaritzaren abokatuak Donostira joan dira gaur, lan ikuskaritzara. Bertan Madrileko zuzendaritzak sindikatu eta langileen ordezkariekin bildu nahi dutela esan die, eta  biharko egin dute hitzordua; 10:00etan enpresan bertan.

Sindikatuek azaldu dutenez, atzoko jarrera "lotsagarria" da; "beste behin engainatuak sentitu gara. Kamioiak hutsik aterako zirela esan, eta beteta atera zituzten".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!