Unipapel

Unipapeleko langileek greba mugagabean jarraituko dute

Ataria 2014ko urtarrilaren 29a

Hiru ordu eta erdiz egon dira bilduta zuzendaritza eta sindikatuetako ordezkariak, baina ez da adostasunik izan. Enpresako zuzendaritzak ez du lana Logroñora eramatea ezeztatu, ezta soldatak jaistea ere. Horregatik, langileek greban jarraituko dute.

Unipapeleko langileek greba mugagabea hasi zuten urtarrilaren 20an enpresak lantokiko ekoizpen nagusia ematen duten bi makinak, makina garrantzitsuenak hortaz, Logroñora eramango zituela zabaldu zelako. Langileen ordezkariek zuzendaritzari hori gezurtatzeko eskatu zion idatziz, formalki, baina hitzez bakarrik gezurtatu zuten, eta ez zuen ezer sinatu nahi izan. Hori dela eta, langileek greba mugagabea hasi zuten; beren lanpostuak defendatzeko sindikatuetako ordezkariek esan zutenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!