Ikasturte amaiera Plazida Otaño liburutegian

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Plazida Otaño liburutegiko erakusleihoan erakusketa bat zabaldu dute. Motxila ibiltaria ekimenaren barruan jarri dieten misioari erantzunez gaztetxoek toki ezberdinetan liburuak irakurriz argazkiak atera dituzte. Argazki horiekin osatu dute erakusketa. Arantxa Zabala liburuzainak ekimena azaldu eta datozen asteotarako asmoen berri eman digu.

Urteak daramatzate Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian Motxila ibiltaria ekimenarekin. Azken lauhilekoan motxilak banatu dituzte erabiltzaile gaztetxoen artean eta misio bat jarri diete barruan. Argazkiak eskatu dituzte liburuak eta umeak protagonistatzat hartuz. «Irudimena erabiltzea eskatu dugu argazki bereziak izan daitezen», esan du Zabala liburuzainak.

18 argazki inguru jaso dituzte eta ikusgai izango dira liburutegiko erakusleihoan datorren ekainaren 29ra arte. Orain, uda partean, atseden hartuko du ekimenak eta irailean bueltatuko dira liburuzainak proposamen berriak egiteko.

Erlazionatuak

#05. 09 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2024 eka 25 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!