Kotxea aurretik, musikaz erritmoa markatzen eta atzetik korrika ikasle eta irakasleak. Testigua adinez nagusiagotik hasi –ibilbide luzeena haiek egin baitute– eta txikienera bitarte burutu dute euskararen lasterketa, Korrika Txikia, alegia.
Bihar, herritik Korrika ofiziala pasatzen zaienerako entrenamendua burutu dute zizurkildarrek.