Zizurkilgo elkarteek bat egin dute Euskaraldiarekin

Ataria 2020ko azaroaren 16a

Azaroaren 20an abiatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraingo honetan Zizurkilgo elkarteak ekimenean parte hartzeko konpromisoa hartu dutela erakutsi dute bideo batean.

Baldintzak betetzen dituzten Zizurkilgo merkatari eta ostalari guztiek eman dute izena Euskaraldian.  Gazteek egin zuten gauza bera, eta oraingo honetan, Zizurkilgo elkarteak Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu dutela erakutsi dute bideo honetan.

Dagoeneko izena eman duten herritarrek, goizetan udal bulegoetara eta arratsaldeetan liburutegira joan daitezke txapen bila. Izena eman ez dutenek, berriz, oraindik badute aukera http://izenematea.euskaraldia.eus atarian eta Zizurkilgo udal bulegoetan.

Duela bi urteko txapa dutenek izenik eman ez badute antolakuntzatik izena ematea eskatu dute, aurtengo edizioan zenbatek parte hartuko duten jakiteko ezinbestekoa baita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!