Euskaraldiko txapak banatuko dira Zizurkilen

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Txapen banaketa Zizurkilgo udal bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian egingo dute datozen egun hauetan.

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa soziala izango da. Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman ondoren, Ahobizi eta Belarriprest txapak eramango dituzte paparrean bi aste horietan. Euskaraldiko txapak iritsi dira Zizurkilera, eta banaketa bi toki hauetan egingo da:

  • Zizurkilgo udal bulegoetan, 08:00etatik 15:00etara bitartean.
  • Plazida Otaño liburutegian, 16:00etatik 20:00etara bitartean

Oraindik izena eman ez dutenek, aukera dute horretarako http://izenematea.euskaraldia.eus atarian eta Zizurkilgo udal bulegoetan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!