Zizurkilgo gazteek Euskaraldian parte hartzeko deia luzatu dute

Ataria 2020ko azaroaren 3a

'Gazteak eta hizkuntza gutxituak' programan parte hartu zuten gazteek Euskaraldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

2019an Zizurkilgo zortzi gaztek Gazteak eta hizkuntza gutxituak Erasmus+eko proiektuan parte hartu zuten Elgoibar, Donibane Garazi eta Irlandako Galway hiriko beste 24 gazterekin batera.

Iazko urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean, Irlandan egon ziren gaelikoaren errealitatea gertutik ezagutzen. Ondoren, abenduaren 2tik 8ra bitartean, 32 gazte horiek berriro elkartu ziren Euskal Herrian, bigarren egonaldi bat egiteko eta euskararen errealitatea erakusteko gazte irlandarrei. Bide batez, bigarren egonaldi horrek balio izan zuen gure hizkuntzaren egoeraz gogoeta eginarazteko.

Proiektuan parte hartu zuten gazte zizurkildarrek bideo bat grabatu dute, egonaldietan bizitakoa laburki azaltzeko eta Euskaraldia hastear dagoela aprobetxatuz, herritarrak ariketa honetan parte hartzera gonbidatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!