Zizurkilgo saltokiak Euskaraldiarekin bat

Ataria 2020ko urriaren 29a

Euskaraldian entitate gisa izena emateko baldintzak betetzen dituzten Zizurkilgo saltoki eta ostalaritza establezimendu guztiek eman dute izena.

Zizurkilgo Udalak nabarmendu duenez, duela bi urte ere erakustaldi "bikaina" egin zuten Zizurkilgo saltoki eta ostalaritza establezimendu guztiek, eta aurtengo Euskaraldian ere ez dira atzean geratu.

Izena eman duten saltoki eta establezimendu guztiekin ikus-entzunezko bat prestatu dute, "dagokien aitortza egiteko eta eskerrak emateko".

"Guk ere pareko erantzuna eman nahi badugu, Euskaraldian izena ematea dugu aukera egokiena", esan dute udal ordezkariek. Bi bide dituzte zizurkildarrek izena emateko: www.euskaraldia.eus helbidean edo herriko udal bulegoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!