Atarikideen txokoa

Atarikide izatearen abantailak ezagutzeko kanpaina abiatu du ATARIAk

Tolosaldeko Ataria

Atarikide izateak zer esan nahi duen eta komunitateko kide izateak eskaintzen dituen onurak ezagutarazteko kanpaina berria jarri du martxan ATARIAk. Helburua argia da: gaur egungo Atarikideek dituzten abantaila guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea, eta oraindik komunitateko kide ez direnek ere horiek ezagutzea.

Kanpainaren bidez, ATARIAk gogorarazi nahi du Atarikide izatea ez dela harpidetza hutsa. Tokiko euskarazko kazetaritza independentea eta kalitatezkoa babesteko modurik eraginkorrena da, eta, aldi berean, hainbat abantaila esklusiboz gozatzeko aukera ematen du. Horretarako, Atarikide izatea zer den, Atarikideek dituzten abantailak  eta Atarikideen Txokoa ezagutzeko gonbita egin du.

Atarikide izateak zer eskaintzen du?

Atarikide izateak ATARIA komunitatearen parte bihurtzen zaitu. Horrek esan nahi du egunero Tolosaldeko informazio hurbila euskaraz jasotzeaz gain, Atarikideentzako bereziki prestatutako hainbat zerbitzu eta abantailez gozatu ahal izango duzula.

Besteak beste:

  • Gertuko informazioa: Tolosaldeko albisteak egunero, euskaraz eta gertutik, etxean edo pantailan.
  • Abantaila esklusiboak: Astero antolatzen diren zozketetan parte hartzeko aukera eta inguruko hainbat komertzio eta zerbitzutan deskontuak.
  • Onura fiskalak eta bestelako zerbitzuak: Errenta aitorpenean zerga-kenkariak eta publizitate eskaintzetan baldintza bereziak.
  • Euskara eta komunitatea indartzea: Garrantzitsuena, Tolosaldeko euskarazko komunikabide independentea bizirik mantentzen laguntzea.

Zure babesa behar dugu

ATARIA ez da komunikabide bat bakarrik; Tolosaldeko komunitate oso baten ahotsa da. Urte hauetan guztietan herritar askoren babesari esker egin du aurrera, eta etorkizunera begira ere bide horretan jarraitu nahi du.

Horregatik, erronka berri bat jarri dugu martxan: Tolosaldeko 28 herrietan hamarna Atarikide berri lortzea. Guztion artean lortu dezakegun helburua da, eta komunitatea sendotzeko beste urrats bat izango da.

Zu falta zara. Bazatoz?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!