Atarikideen txokoa

Nola sar naiteke nire Atarikide txokora?

Tolosaldeko Ataria

Hau irakurtzen ari bazara, Atarikide zarelako edo Atarikide izateko interesa duzulako da, beraz eskerrik asko gure proiektua babesteagatik eta gugan jarritako konfiantzagatik.

Ondorengo informazioa Atarikide diren eta erabiltzaile kontua sortu nahi duten pertsonei bideratuta dago. Zu horietako bat bazara, irakurri lasai eta zalantzaren edo galderaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Zein da erabiltzaile eta Atarikideen arteko ezberdintasuna?

Hasteko, garrantzitsua da jakitea gure webguneetan erabiltzaile berri bat sortzea eta Atarikide kontu bat izatea ez dela gauza bera: erabiltzaile kontua Ataria.eus-eko jarraitzaile orok izan dezake, baina Atarikideen onurak gure harpidedunek bakarrik dituzte.

Erabiltzaile berri bat sortu behar al dut?

Aurretik erabiltzailea sortuta baldin baduzu, eta guk zure helbide elektronikoa gordeta badugu, zuzenean Atarikide abantailak aplikatuko zaizkizu, eta ez duzu erabiltzaile berririk sortu beharko.  

Aldiz, aurretik erabiltzailea sortu gabe baduzu, erabiltzaile berri bat sortu beharko duzu ondorengo esteka honetan.

Nola sar naiteke nire Atarikide txokora?

Atarikide txokora Atarikide direnak bakarrik sar daitezke.

Zure kontuan Atarikideen abantailak ikusteko, zure erabiltzailearen gainean klik egin eta bertan Atarikideak izeneko aukera bat azalduko zaizu. Bertan izango dituzu zozketetan zuzenean parte hartzeko aukerak, prensa digitalki irakurtzeko ale guztiak, eta abantailen eta bestelako onuren informazioa.

Atarikideen abantailak zure kontuan azaltzeko gure datu basean zure helbide elektronikoa gordeta izan behar dugu, beraz ez badakizu zein helbide elektronikorekin eman zenuen alta, edo helbide hori aldatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan ATARIAko bezero arretarekin horiek eguneratzeko:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!