Atarikideen txokoa

Zein abantaila ditu Atarikide izateak?

Tolosaldeko Ataria

ATARIAn etengabe lanean ari gara Atarikideei eskaintzen dieguna hobetzen joateko. Dagoeneko badaude martxan abantaila batzuk, eta besteren bat  egotea ere aurreikusten dugu.

Atarikide izatean, ATARIA proiektua indartzen laguntzen duzu. Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta tokiko hedabide profesionalak izateko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua beharrezkoak ditugu. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, gure alea jarri euskararen normalizaziorako bidean, eta herrigintza sustatu ahal dugun neurrian.

Honako hauek dira harpidedun izateagatik jasoko dituzun abantaila nagusiak.

  • Papereko eskaintza osoa PDF formatuan jasotzea, Atarikide harpidearen kasuan baita papereko edizioa ere.
  • Zozketetan parte hartzea.
  • Deskontuak ATARIAko zerbitzuetan, ekintzetan eta materialetan.
  • Abantailez gozatzeko aukera Tolosaldeko komertzio, taberna eta negozioetan.
  • Publizitate eskaintzetan tratu berezia.
  • Ataria.eus-eko argazki galeriak eta bideoak deskargatzeko aukera, ur-markarik gabe.
  • Ataria Buletina jasotzea.
  • Onura fiskalak errenta aitorpenean, ATARIA lehentasunezko jarduera delako.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!