Zer da Atarikide izatea?
ATARIA proiektuaren parte izateaz gain, proiektua bera babestu eta indartzen laguntzen dute Atarikideek. Eskualdetasuna errotzean, euskararen normalizazioa sustatzean eta herrigintzaren aktibazioa lortzean ere bultzada ematen dute.
Horretarako, proiektua babestuko duten harpidetza mota ezberdinak daude, beharrak ere ezberdinak izan daitezkeela ulertzen dugulako.
Bazkidetza motak
ATARIAn bi harpidetza mota daude. Biak dituzte onura berdinak, desberdintasun batekin: argitalpenak paperean jaso edo digitalki irakurri.
- Atarikide harpideduna: argitalpenak paperean etxean jaso nahi dituena.
- Atarikide digitala: argitalpenak modu digitalean irakurri nahi duena.