Zuretzat zer da arrauna?
Tapia: Bizitzeko modu bat da. Gaur-gaurkoz, denboraldian zehar behintzat, lehen pentsamendua haren ingurukoa izaten dut, edozeren aurretik.
Sanchez: Bizitzako une askotan norabidea izan da. Talde bat eman dit, eta, galduta egon naizen une askotan, beti hor egon den zerbait izan da. Norabidea eman didan arloa da.
Nola definituko zenuke?
Tapia: Kirol sakrifikatua da, eta, gauza asko kentzen dituen moduan, eman ere asko egiten du. Aisialdiko denbora asko kentzen du. Eman, aldiz, talde bateko kide sentitzeko aukera eskaintzen du, kirola egin eta ondo sentitzea, eta beste hainbat gauza positibo.
Sanchez: Sakrifizio handiko kirola da. Taldean egiten den zerbait da, eta horrek giro ona dakar. Buruhauste batzuk sortzen dizkigun kirol bat ere bada.
Zer duzu gustukoen arraun mundutik?
Tapia: Lehia. Geldiezinezko zerbait bat sortzen du lehiak, eta zerbait berezia da. Aurretik lan handia egitea eskatzen du.
Sanchez: Estropadetan eta taldean entrenatzeko garaian sortzen den giroa. Itzalean lan handia egiten dugu, eta, unea iristean, dena emanda bizitzen dugu hiru hilabetez.
Zer kenduko zenioke arraun munduari?
Tapia: Kontxa amaitu ondorengo astea! Denboraldiak udan behar du, nahiz eta oporraldi eta plan asko baldintzatzen dizkigun. Arrauna bere gorenera iristen da Kontxan, eta azken astea nekagarria egiten da gure kasuan.
Sanchez: Agintean dagoen baten bat kenduko nuke. Ez du arraunlariengatik begiratzen. Gure baldintzek hobeak izan beharko lukete.
Beste kirol bat egin beharko bazenu, zein hautatuko zenuke?
Tapia: Sega aukeratuko nuke.
Sanchez: Saskibaloia probatuko nuke.
Zer eramango zenukete parekoaren herritik zeuen herrira?
Tapia: Nik Anoetatik oso gertu dagoen N-1 errepidea eramango nuke. Edozein lekutara joateko herri erosoa da, eta leku guztietatik gertu dago.
Sanchez: Jendearen arteko gertutasuna. Oso gauza polita da hori. Bertako paisaia ere eramango nuke Anoetara.