Ataria TB

Dozenaka herritarrek elkartasuna adierazi diete palestinarrei

Ataria 2025eko urriaren 15a

Gernika-Palestina herri ekimenak bat egin du sindikatuek egunean zehar Palestinaren alde deitutako lanuzteekin, eta Tolosaldeko zortzi herritan mobilizazioak antolatu ditu iluntzean.

Alegian, Anoetan, Asteasun, Ibarran, Lizartzan, Tolosan, Villabonan eta Zizurkilen egin dituzte elkarretaratzeak, udaletxeen aurrean. Ibarran, plazan elkartu ondoren, giza-katea egin dute kultur etxe atariraino, eta bertan egin dute bigarren elkarretaratzea. Tolosan, ozen entzun dira lapiko, zartagi, txiribitu nahiz sirena hotsak, eta antolatzaileek esan dutenaren arabera, ia 500 herritar elkartu dira Plaza Zaharrean. Villabonan, Errebote plazan egin dute elkarretaratzea, eta bertan ere herritar ugari elkartu da. Guztietan ere, txalo zaparradarekin amaitu dituzte ekitaldiak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!