Palestinaren aldeko lanuzteak

Palestinarren aldeko aldarria

Ataria 2025eko urriaren 15a

Villabonako plazan egin duten elkarretaratzea.

Gernika Palestinak deituta, hainbat herritan elkarretaratzeak egin dituzte.

Sindikatuek deituta lanuzteak egin dituzte gaur enpresetan, komertzioetan, ikastetxeetan edota udaletan, Palestinaren alde. Era berean, elkarretaratzeak ere egin dituzte, bai enpresen kanpoaldean bai eta Trianguloan ere.

Arratsaldean palestinarren aldeko mobilizazio gehiago zeuden deituta. Hain justu, Gernika-Palestinak antolatuta egin dituzte, Euskal Herriko hamaika txokotan bezala, eskualdeko zenbait herritan elkarretaratzeak.

Ibarran giza katea egin dute plazatik kultur etxe atarira.

 

Berastegin plazan egin dute elkarretaratzea.

Anoetako plazan egindako elkarretaratzea.

Lizartzako plazan egindako elkarretaratzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!