Eskualdeko pentsiodunek mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dute Villabonako kaleetan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan larunbaterako. 'Soldata eta pentsio duinak, orain, hemen eta denontzat' leloarekin, 17:30ean Boulevardetik hasita egingo da Donostiakoa. Eskualdeko mugimenduko kide diren Iñaki Elduaienek eta Inma Arroyok egin dute manifestaziorako deia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?