Jendetza izan da Villabonan eta Zizurkilen

Ataria 2024ko martxoaren 23a

Amasa-Villabonak ere bat egin du euskararen alde eta jendetza izan da herriko kaleetan lasterka egiten. Herrian itzuli bat eman ondoren, Zizurkilera joan dira. Bertan, Zizurkilgo festa batzordekoek eta buruhandi konpartsakoek, Uliazpikoek eta Herribizigunekoek hartu dute lekukoa, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!