Jarraitu Korrika 'Ataria'-n!

Ataria 2024ko martxoaren 21a

Larunbatean Korrika eskualdetik igarotzen deneko irudi eta bideo sorta izango da ikusgai Ataria.eus-en. Asteartean 16 orrialdeko egunkari berezia banatuko du.

ATARIA-k jarraipen berezia egingo dio Korrikari. Berotzen joateko, bihar herrietan egingo dituzten Korrika Txikietan izango da, eta horien argazki eta bideo bilduma ikusi ahalko da. Etzi, berriz, Korrikak eskualdea zeharkatuko du, eta sartzen denetik ateratzen denera artekoa Ataria.eus-en egongo da ikusgai. Izan ere, ATARIA punturik esanguratsuenetan egongo da, Korrika igaro aurreko giroa jasoz eta herritarrekin hitz eginez, eta igarotzen den uneko argazki eta bideoak euskararen aldeko ekimen erraldoia igaro bezain laster izango dira ikusgai.

Asteartean, berriz, ale berezia argitaratuko du ATARIAk, eta harpidedunek ohiko zortzi orrialdeko egunkaria jaso beharrean, hamasei orrialdekoa jasoko dute. Bertan Korrika eskualdetik igaro deneko unerik nabarmenenak jasoko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!