Onintza Garaikoetxea Atarikideak eramango du Korrikako lekukoa

Ataria 2024ko martxoaren 22a

Korrika antolatzen den guztietan, kilometroa erosten du ATARIA-k. Aurten ere, harpidedunen artean egin den zozketaren bidez erabaki da nork eramango duen lekukoa.

Parte hartu duten harpidedun guztien artean, Onintza Garaikoetxea ibartarra izan da zorteduna, eta familia alboan izanda, beraiek arduratuko dira kilometro horretan lekukoa eramateaz larunbat honetan. Ibarran N-1 errepidearen azpian, hartuko dute lekukoa, 14:15ak aldera, eta, Tolosako Zubi Berria igarota, Zumalakarregi kale hasieran eskualdatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!