Korrikaren amaierara joateko autobusa eskualdetik

Ataria 2024ko martxoaren 19a

Galtzaundi Euskara Taldeak igandean Baionara joateko autobusa antolatu du. Izen ematea irekita dago osteguna bitarte, eta autobusean joateak 14 euroko prezioa du.

Martxoaren 14an eman zitzaion hasiera 23. Korrikari Irunen eta igande honetan, martxoak 23, amaituko da Baionan. Korrikaren amaierara gerturatu nahi duen edonorentzat, Baionara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak. Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik Lapurdiko hiriburura zuzenean joateko aukera paregabea izango da. Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Baionan.

Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

Izen ematea irekita dago maiatzaren 21a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 14 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 12 euro).

Izena emateko lekuak hauek dira:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!