Atariak Asegurogintzaren laguntzarekin, Korrikaren inguruan marrazki sariketa antolatu du aurten ere. Bertan, Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:
Marrazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Marrazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 8tik martxoaren 13ko 12:00ak arte.
Marrazkiaren ezaugarriak:
- “Korrika. Euskara. Parte-hartzea” izango da marrazkiaren gaia.
- Lehiaketa 13 urte bitarteko Tolosaldeko gaztetxoentzat izango da.
- Eskuz egina izan beharko du, aldaketa digitalik gabe.
- Marrazkia eskaneatuta edo marrazkiari argazki bat aterata igo daiteke.
- Bidaltzailea izan beharko da marrazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabea izan beharko da.
Marrazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak izena atalean.
- Egilearen gurasoaren (edo tutorearen) izen-abizenak abizena atalean.
- Harremanetarako gurasoaren (edo tutorearen) telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Gurasoa (edo tutorea) Atarikidea bada, harpide zenbakia abizena atalean jarri.
Saridunak:
- Atarikide izan edo ez, edonork har dezake parte lehiaketan.
- Parte hartzaile guztiek aukera berdinak izateko, saridunak zozketa bidez aukeratuko dira.
- Atariako epaimahaiak egingo du zozketa martxoaren 13an, 12:00etan.
Sariak:
- Hiru izango dira marrazki saridunak, eta zozketa bidez aukeratuko dira.
- Bakoitzak patinete bat eta margo-kaxa bat jasoko ditu.
Irabazleak:
- Marrazki saridunak eta hauen egileak martxoaren 13an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.
Marrazkiak:
- Jasotako marrazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio.
Zozketaren babeslea: Asegurogintza