Korrikako lekukoa, Atarikideen eskura

Ataria 2024ko martxoaren 11

Iker Telletxea eta bere familiak eraman zuten Ataria-ren lekukoa 2022an

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ATARIA-ren lekukoa harpidedun batek eramango du.

ATARIA-ren lekukoak, Tolosako kaleetan barrena izango ditu bere metroak, eta lekukoa eraman nahi duenak antolatu dugun zozketan parte hartu baino ez du egin beharko. Lekukoa Tolosan, martxoaren 23an, 14:00ak aldera eramango da.

Zozketan parte hartzeko, eman izena hemen asteazkeneko 12:00ak baino lehen.

Gainera, irabazleak ere Korrikako motxila eta lepokoa irabaziko ditu. 

Animatu eta zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!