Marrazki ederrak jasotzen ari gara

Ataria 2024ko martxoaren 11

Lehiaketako marrazki bat

Marrazki lehiaketak parte-hartzaileak gehitzen jarraitzen du

Badator Korrika Tolosaldera! Eta Atariak Asegurogintzaren laguntzarekin, Korrikaren inguruan marrazki sariketa antolatu du aurten ere. Bertan, Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan.

Beraz, inguruan gaztetxoak baldin badituzu, animatu eta bidali marrazkiak Ataria.eus webgunean sortu dugun aplikaziora. Oinarriak eta bestelako informazio guztia esteka honetan aurkitu ahal dira.

Marrazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 8tik martxoaren 13ko 12:00ak arte.

Zozketaren babeslea: Asegurogintza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!