Su txikiak

01. 08 Su txikiak

Jon Miranda Labaien 2024ko martxoaren 11

Jokin Bergarak 'Adaxka lehorrak Talka ekosozialaren biharamun politikoak' saiakera laburra kaleratu du Txalaparta argitaletxean, Iparrorratza bilduman. Krisi ekosozialaren testuinguruan konplexua, aldakorra eta korapilotsua den mundua ulertzeko argi izpi batzuk eman nahi izan ditu.

Bergarak saiakera honetan defendatzen du auzi ekologikoa serio hartzeak kapitalismoaren zutabeen aurkako talka dakarrela.

Desazkundea gertatuko den errealitatetzat du, eta berandu baino lehen planetaren mugen baitako egokitzapena gertatu gertatuko dela dio. Automugatze ariketa kulturalaren ideia berreskuratu eta kezka ekologikoa ardatzean izango duen taldetasuna sortzea du gaur egungo gizartearen erronkatzat.

Argazkia: Goiena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!