Letren errepublika

#04. 10 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023ko ekainaren 20a

Hamargarren saioarekin osatu dugu ikasturtea Letren Errepublikan. Uda ondoren itzuliko da literatura eta irakurzaletasunari buruzko irratsaioa.

Aste honetako irratsaioa ikasturteko azkenekoa izan da. Eduki hauek jorratu ditugu:

  • Biblioporrak ekimena Tolosako udal liburutegian eta Susana Larre arduraduna aritu zaigu horri buruz.
  • Lurraz beste narrazio bilduma idatzi du Garazi Arrulak.
  • Petare liburua aztertuko dute Galtzaundiren ikasturteko azken tertulia literarioan. Yurre Ugarte dinamizatzaileak azaldu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!