'Petare' liburua aztertuko dute Galtzaundiren tertulia literarioan

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko ekainaren 19a

Yurre Ugarte Galtzaundiren tertulia literarioaren dinamizatzaileak, bihar egingo duten ikasturteko azkeneko saioaren inguruan hitz egin du. 'Petare' liburuaz arituko dira kultur etxean, protagonista eta egilea bertan direla.

Galtzaundi euskara taldeak antolatzen duen tertulia literarioak ikasturteko azkeneko saioa izango du asteartean, ekainaren 20an. Emagin elkarteko Leire Ibargurenek Miren Egiguren bidaniarraren biografia idatzi du 'Petare' liburuan eta hura izan dute irakurgai taldekideek. Tolosako kultur etxean, 19:00etan egingo duten saiora, Egiguren bera eta Ibarguren gonbidatu dituzte. Yurre Ugarte tertuliaren dinamizatzaileak azaldu digu.

Erlazionatuak

#04. 10 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2023 eka 20 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!