Gontzal Murgoitio eta Nerea Iturriaga, T2Tko txapeldunak

Irati Saizar Artola 2023ko ekainaren 11

Jokin Lizeaga eta Amets Aramberrik osatu dute gizonezkoen podiuma, eta Laiane Arrospide eta Leire Elola izan dira emakumeen podiumera igo direnak.

Erroizpe eta Hernio mendiak igo behar izan dituzte T2T lasterketan parte hartu dutenek. Denera 346 parte hartzailek lortu dute helmugara iristea. Gontzal Murgoitio izan da lehena, 2.04.11 denboran. Atzetik izan du helmugan Jokin Lizeaga, zortzi minutu geroago, 2.12.42ko denboran. Eta hirugarren postua Amets Aramberrirentzat izan da, 2.18.12ko denboran Triangulora iritsita.

Emakumezkoetan Nerea Iturriaga izan da irabazlea, 2.41.26ko denboran helmugako marra gurutzatuta. Gertu izan du Laiane Arrospide ibartarrak garaipena, segundo gutxi geroago helmugaratu baita, 2.41.48an. Hirugarren postua Leire Elola tolosarrak eskuratu du, 2.46.16ko denborarekin. 

T2T-ko argazki galeriak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!