Iñaki Olano eta Sarah Ugarte izan dira azkarrenak T3T lasterketan

Irati Saizar Artola 2023ko ekainaren 11

Hassan Aitchaou eta Iñigo Uribeetxeberriak osatu dute gizonezkoen podiuma, eta emakumezkoena, berriz, Nerea Amilibiak eta Maialen Gurrutxagak.

T3T lasterketan parte hartu duten korrikalariek 43 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute Erroizpe, Uzturre eta Hernio mendiak igota. Iñaki Olano altzotarrak probatua zuen garaipena T2T lasterketan, eta gaur T3Tn irabaztea zer den probatzeko aukera izan du. 4.04.50eko denboran gurutzatu du Trianguloa plazan zegoen helmuga. Bigarrena helmugara iristen Hassan Aitchaou izan da, 4.18.43ko denborarekin, eta atzetik iritsi da, hirugarren postuan, Iñigo Uribeetxebarria, 4.22.00ko denboran.

Emakumezkoetan ibilbidea osatzen azkarrena Sarah Ugarte tolosarra izan da, 5.17.46ko denboran helmugara iritsita. 26 minutu geroago iritsi da Nerea Amilibia, markagailuan 5.44.23ko denbora markatzen zuenean. Eta podiuma Maialen Gurrutxagak osatu du, 5.49.44ko denboran iritsita.

Sari banaketan, helmugara iritsi diren lehen bi eskualdekoek saria jaso dute, eta kasu honetan, lehen postuetan geratu diren Iñaki Olano eta Sarah Ugarte igo dira berriro ere oholtzara sari bila. Lasterketan zehar, Erroizpe mendira iristen ziren lehen emakumezkoak eta gizonezkoak ere saria jaso dute, eta Sarah Ugarte eta Oier Ariznabarreta izan dira saria jaso dutenak; 200 euro jaso ditu bakoitzak.

T3T-ko argazki galeriak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!