Gaur jakingo dugu zeintzuk diren Tolosaldeko 28 udalerrietako 222 hautagai bozkatuenak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusirako hautagai bozkatuenak ere. Une honetan zabaldu dituzte hauteslekuak, eta 14:00etan parte-hartzearen lehen datuak argitaratuko ditugu; 18:00etan berriz emango dugu parte-hartzearen berri. 20:00etan amaituko da botoa emateko aukera, eta une horretatik aurrera kontaketaren txanda izango da. Iluntzean, eskualdeko herrietako emaitzak argitaratzen eta eguneratzen joango gara.
Bien bitartean, 2019ko udal hauteskundeetako emaitzak errepasatzeko aukera dugu, baita 1977tik gaur egunera arteko hauteskundeetako datu historikoak gainbegiratu eta konparaketak egitekoa ere.
Hautagai bat edo bestea bozkatu. Hori izango da herritar batzuen buruhaustea, baina badira bozka ez ematea erabakitzen dutenak ere. Hala ere, hauteskunde batetik bestera gutxiago direla aztertu dugu; 2019ko abstentzioa azken urteetako txikiena izan zen Tolosaldean. ATARIA-k azken hiru hauteskundeak oinarri hartu eta azterketa bat egin nahi izan du.
Aurrekaririk gabeko ahalegina
TOKIKOM sarea osatzen duten euskarazko toki komunikabideek, tartean Tolosaldeko Atariak, aurrekaririk gabeko ahalegina egingo dute asteburuan, Udal eta Foru Hauteskundeen emaitzak zuzenean emateko. Toki komunikabideek asteak daramatzate herriz herriko egunerokoan eragin berezia hauteskunde hauen jarraipen zorrotza egiten.