Botoen bilakaera
Botoa emateko eskubidea dutenek, normalean, lau joera izaten dituztela argi dago: gehienek, boto eskubidea bere egiten dute eta bozkatzera joaten dira; bigarren lekuan, eta zenbatekoaren herena, ez da bozkatzera joaten; hirugarrenean zuri bozkatzen dutenak daude; eta azken lekuan, boto baliogabeak.
2019an botoa eman zuten herritarren zenbatekoa handia izan zen, %65,89a, guztira 23.876 lagunek eman zuten botoa. Eta honen ondorioz, abstentzioa azken urteetako txikiena izan zen, %31,04a.
Hautagaitzei emandako botoak
Eskualdeari eta azken hiru hauteskundeei begiratuta, eta boto kopuruen igoera-jaitsieretan sartu gabe, boto gehien jasotako lau hautagaitzak urtez urte berdinak direla ikusi daiteke. Lehen postuan EH Bildu dago, bigarrenean EAJ, herri plataformak hirugarren eta laugarren PSE-EE.
Eserlekuak
Herri bakoitzari dagokion zinegotzi kopurua biztanleriaren araberakoa izaten da, horrela jasoa dago Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan. Eskualdeko kasuan, 2011tik bi aldaketa izan dira: 2019. urtean, Anoeta 9 zinegotzi izatetik 11 izatera pasatu zen. Eta aurten izan da azken igoera, Belauntzan hain zuzen; 5 izatetik 7 izatera pasatu da.
Hamabi urteetako datuetan ezinbestean aipatu behar den beste gaia da 2015ean Baliarrainen ez zela hautagaitzarik aurkeztu eta honek eskualdeko eserlekuen mapan 5 eserleku esleitu gabe uztea ekarri zuela, bai behintzat hauteskunde egunean.
Igandera begira
Tolosaldean 222 eserleku erabakiko dira igandeko udal hauteskundeetan eta horretarako 72 zerrenda aurkeztu dira. Ondorengoak dira alderdiak eta aurkeztutako zerrenda kopuruak: EH Bilduk 18 herritan aurkeztu ditu zerrendak, PSE-EE alderdiak 17tan, 12 herritan berriz, EAJ-k eta herri plataformek, 11 herritan PP-k eta bi herritan Elkarrekin Podemosek.