1977tik gaur egunera arteko hauteskundeetako datu historikoak 'Ataria.eus' webgunean

Ataria 2023ko maiatzaren 26a

Igandean izango dira udal eta foru hauteskundeak; gaur amaituko da kanpaina, eta aurreko urteetako emaitzak ikusi, konparatu eta norbere apustuak egiteko egun egokia izan daiteke gaurkoa.

Horretarako, ATARIA-k bere webgunean hauteskundeei eskainitako atal berezi bat du erabilgarri, iturri ofizialetatik jasotako datuekin osatua dena. Bertan, 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztien datuak daude egoki sailkatuta. Eskualdearen datuak nahiz eskualdeko 28 herrietakoak daude, taulak eta grafikoak uztartuz. Gainera, bi hauteskunde ezberdin hartu eta alderaketak ere egiteko aukera eskaintzen du.

Sartu, aukeratu eta saltseatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!